Itxi

Baskonia

Estatistika

Baskoniak behin baino ez du galdu Bilbao Basketen aurka etxean

Agentziak | Erredakzioa

Alderik handiena markagailuan iaz izan zen (108-62). Bi taldeak elkarren aurka arituko dira Buesa Arenan, igandean.

Etxean Bilbao Basketen aurka Endesa Ligan jokatutako 14 partidetatik 13 irabazi ditu Baskoniak. Bi taldeak elkarren aurka arituko dira Buesa Arenan.

Estatistika gasteiztarren alde dago. Derbi bakarra galdu dute etxean. Bilbao Basketen garaipena 2007-08 denboraldian heldu zen, bi puntuko aldearekin (78-80). Txus Vidorreta kanporatu zuten partida horretan.

Alderik handiena markagailuan iaz izan zen (108-62). Sito Alonso Bilbao Basketeko aulkian zegoen, eta Baskoniaren sei jokalarik bukatu zuten 10 puntu baino gehiagoko balorazioarekin. Darius Adams izan zen nabarmenena, 30 punturekin.

Gazteizen eta Bilbon jokatutako neurketa guztiak kontuan izanda, Baskoniak gehienetan irabazi du: 28tik 21. Azken hiru denboraldietan, baina, etxekoak gailendu dira beti.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket