Itxi

Baskonia

Euroliga, 18. jardunaldia

Olinpiakos gehiegi izan da Baskoniarentzat (92-62)

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek 30 puntugatik galdu dute greziarren etxean, partida osoan aurkariaren mende egon ostean.

1:17

Baskoniak porrot mingarria jaso du (92-62) ostiral honetan Bakearen eta Adiskidantzaren Pabilioian, Euroligako 18. Jardunaldiko partidan. Olinpiakos arabarren gainetik pasa da, eta sendo eutsi dio sailkapeneko hirugarren postuari.

Laugarren jardunaldian Buesa Arenan jokatutako neurketan bezala, greziarrak gehiago izan dira. Gaurkoan, Sito Alonsoren taldeak agerian utzi ditu etxetik kanpo irabazteko dituen zailtasunak, ahalik eta lasterren konpondu beharreko arazoa.

Kazanen duela zazpi jardunaldi jokatu zutenetik ez dute arabarrek etxetik kanpo partidarik irabazi, azken biak jarraian galdu dituzte, eta Olinpiakos bi garaipenera dute orain. Baskonia laugarren da sailkapenean (11 garaipen eta 7 porrot), Fenerbahcerekin berdinduta.

Greziarrei dagokienez, laugarren garaipena jarraian lortu dute, eta aste honetan Graziako kopan hartutako kolpea arindu dute.

Panathinaikosekin Kopan galdu ostean eta Spanoulis Euroligarako errekuperatuta, garaipen gosez atera da Olinpiakos kantxara. Baskonia onena eta txarrena egiteko gai dela jakinda, greziarren jokoak ez du zirrikiturik izan. Atsedenaldirako neurketa erdi galduta izan dute, eta bigarren zatian egoerak ez du hobera egin.

Azkenean, 92 eta 62, Olinpiakos garaile.

 

Fitxa teknikoa

92-. Olinpiakos: Mantzaris (10), Spanoulis (12), Papanikolaou (12), Birch (9) y Printezis (12) --cinco inicial--; Green (11), Young (7), Lojeski (8),  Milutinov (3) Papapetrou (4), Waters (2) y Agravanis (2).

62-. Baskonia: Larkin (12), Budinger (8), Hanga (11), Tillie (7) y Voigtmann (3) --cinco inicial--; Beaubois (9), Blazic (2), Diop (-), Bargnani (2), Sedekerskis (3) y Rafa Luz (5).

Partzialak: 24-17, 50-28, 76-43 eta 92-62.

6-43 eta 92-62.