Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak 500. partida jokatuko du gaur Europan Izar Gorriaren aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak 21:30ean jokatuko du Euroligako 19. jardunaldiko partida Buesa Arenan. Shengelia bajan dago, lau asterako.

1:02

Baskoniak 500. partida jokatuko du Europan gaur. Izar Gorria izango du aurkari, 21:30ean, Buesa Arenan, Euroligako 19. jardunaldiko norgehiagokan. 125 partida FIBA txapelketetan jokatu ditu, eta 374 neurketa, Euroligan.

Izar Gorria sasoi onean iritsiko da Gasteizera, Euroligako azken zazpi partidetako sei irabazi baititu. Baskonia laugarren dago sailkapenean, 11 garaipen eta 7 porrot lortuta; talde serbiarrak garaipen bat gutxiago eta porrot bat gehiago ditu.

Sito Alonso entrenatzaileak ezingo du Tornike Shengelia erabili partida honetan, min hartuta baitago. Georgiako jokalariak lau aste emango ditu bajan. Baliteke Nicolas Laprovittola argentinarrak (Baskoniaren azken fitxaketa) gaur egitea debuta Gasteizko taldearekin.