Itxi

Baskonia

Ostiralean, 19:00etan

Bartzelonak eta Baskoniak garaipena behar dute Euroligan

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek kataluniarren etxean jokatuko dute, azken hiru partidetan galtzaile atera ostean.

  • Shane Larkin, Euroligako partida batean. Argazkia: Efe.

    Shane Larkin, Euroligako partida batean. Argazkia: Efe.

Bartzelona Lassak eta Baskoniak garaipena behar dute ostiralean, Euroligako 20. jardunaldian, jokatuko duten partidan.

Bi taldeak ez daude momenturik onenean eta Palaun jokatuko duten norgehiagokan sentsazio onak berreskuratzen eta sailkapenean gora egiten saiatuko dira.

Arabarrak galtzaile atera dira Europan jokatutako azken hiru partidetatik (Istanbuleko Darussafakaren, Atenaseko Olinpiakosen eta Izar Gorriaren aurka jokatutakoak).

Gauzak horrela, Sito Alonsoren taldea sailkapenean behera egin du; zazpigarren da orain, 11 garaipen eta 8 porrotekin. Anadolu Efes bi garaipenera dago, atzetik, eta gaur egun talde turkiarra da play offak jokatzeko sailkatuko litzatekeen azken taldea.

Bartzelonari dagokionez, kataluniarrek garaipen bakarra lortu dute azken hiru partidetan, eta hurrengo fasera sailkatzeko postuetatik kanpo dira. Zortzi garaipen eta 11 porrot dituzte.

porrot dituzte.