Itxi

Baskonia

Ostiralean, 20:30ean

Baskoniak Real Madrilen aurkako bolada onari eutsi nahi dio Buesan

Agentziak | Erredakzioa

Azken hiru urteetan, lau aldiz jokatu dute madrildarrek Gasteizen (hiru bider Ligan eta bakarra Euroligan) eta guztietan galtzaile atera dira.

  • Baskoniak neurria hartuta dio Real Madrili Gasteizen. Argazkia: Efe.

    Baskoniak neurria hartuta dio Real Madrili Gasteizen. Argazkia: Efe.

Baskoniak eta Real Madrilek indarrak neurtuko dituzte Gasteizen, Euroligako 20. Jardunaldian. Madrildarrek ez dute Buesa Arenan garaipenik lortu azken hiru urtetan. Azkenengoz, 2014ko otsailaren 5ean gailendu ziren.

Pablo Lasoren taldeak lau partida jokatu ditu azken hiru urteetan Gasteizen, hiru Ligan eta beste bat Euroligan, eta guztietan galtzaile atera da.

Hain zuzen, Euroligan gasteiztarrak beti gailendu dira orain arte Real Madrilen aurka jokatutako partidetan, hiru guztira: bi aurreko denboraldiko Top 16an, eta beste bat aurtengo denboraldiko joaneakoan (87-91).

eakoan (87-91).