Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak ez du erraz izango Tel Aviven irabaztea

eitb.eus

Gasteiztarrek Euroligako hogeita bigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Maccabi Fox Tel Aviven.

Maccabi Fox taldearen kontra arituko da ostegun honetan Tel Aviven Baskonia, 20:00etan.

Nahiz eta kalitate handiko taldea izan, aurten ez dago batere fin Israelgo taldea, eta hamalaugarren postuan dago Euroligako sailkapenean. Azken hamabi partidetatik bi bakarrik irabazi ditu, horietako bat Olinpiakosen etxean, baina, besteak beste, Fenerbahce eta Darussafaka talde 'ahulen' kontra galdu dute etxean.

Izen handiko jokalariak ditu Maccabik, Andrew Goudelock, Devin Smith eta Victor Rudd, tartean.

Buesa Arenan jokatutako neurketan, 101-88 irabazi zuen Baskoniak joanekoan. Hala ere, ez dirudi ostegunean erraz izango duteneik partida irabaztea.

 

 

>

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia