Itxi

Baskonia

Porrota Israelen

Emaitza iraultzear izan da Baskonia (85-84)

Agentziak | Erredakzioa

Maccabi Sito Alonsoren taldea baino gehiago izan da. Azken laurdenean partida irabazteko aukera argia izan dute arabarrek, baina ez dute azken jabetza aprobetxatu.

  • Sito Alonso. Argazkia: Efe.

    Sito Alonso. Argazkia: Efe.

Baskonia garaipena lortzear izan da Tel Aviveko Maccabi Fox taldearen aurka, eta azkenean puntu bakar bategatik galdu du Euroligako 22. jardunaldiko partida.

Arabarrek azken laurden bikaina egin dute, baina hori ez da nahikoa izan 19 puntuko aldeari buelta emateko. Sito Alonsoren taldea ez da inoiz aurretik izan markagailuan.

Maccabik ondo hasi du partida eta aurrea hartu du azkar. Hala ere, Shane Larkin eta Adam Hanga jokoan sartu direnean, arabarrak aldea murriztu dute eta lehen laurdena 22 eta 18ko emaitzarekin amaitu da.

Baskoniak aurkaria baino hobeto hasi du bigarren laurdena, eta 26na jarri dira markagailuan 13. minuturako.  Baina ondoren zenbait aukera alferrik galdu dituzte eta atsedenaldian Maccabik aurretik jarraitu du 46-39.

Hirugarren laurdenean partida hasieran gertatutakoa errepikatu da, eta Maccabik alderik handiena zabaldu du 9 eta 0eko partzialari esker: 55-39 joan dira markagailuan, hirugarren laurdeneko lehen bi minutuetan. 69 eta 55 amaitu da hirugarren laurdena.

Azken hamar minutuetan, Sito Alonsoren jokalariek aldea murriztea eta markagailuan gerturatzea lortu dute. Larkinek bi hiruko jarraian sartu ditu eta Rafa Luzen beste saskiratzen batek 85 eta 84koa jarri du markagailuan. Hala ere, Baskoniak ez du azken jabetza aprobetxatu eta garaipena Tel Aviveko taldeak eraman du.

 

Fitxa taknikoa

85 - Maccabi Fox Tel Aviv (22+24+23+16): Mekel (10), Goudelock (21), Landesberg (18), Miller (11), Iverson (4) -hasierako boskotea-, Rudd (5), Ohayon (6), Alexander (2), Seeley (2), Devin Smith (6) eta Pnini (-).

84 - Baskonia (18+21+16+29): Larkin (15), Beaubois (16), Hanga (11), Tillie (6), Voitgmann (13) -hasierako boskotea-, Blazic (-), Budinger (-), Luz (2), Bargnani (17), Laprovittola (4) eta Diop (-).

Partzialak: 22-18, 46-39 (atsedenaldia), 69-55 eta 85-84 (amaiera).

5-84 (amaiera).