Itxi

Baskonia

Baskoniak garaipena lortu du Kopari ekin aurretik

Erredakzioa

Arabako taldeak 87-86 irabazi dio Rio Natura Monbus taldeari Buesa Arenan eta Endesa Ligako sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen du.  Datorren astean Errege Kopa jokatuko da Gasteizen.

5:21

Baskoniak garaipena lortu du Rio Natura Monbus taldearen aurka (87-86) Buesa Arenan eta bosgarren jarraitzen du Endesa Ligako sailkapenean partida bat gutxiago duten Valentziarekin (hirugarren) eta Bartzelonarekin (laugarren) berdinduta.

Lehen laurdenetik agintzen hasi da Baskonia eta lehen hamar minutuen amaieran zazpi puntuko abantaila lortu du (27-18). Bigarren laurdenaren hasieran, ordea, Rio Natura Monbus aurretik jarri da 10-0eko partzialarekin (27-28). Une horretan Buesa Arena ilunetan geratu da pabilioia dagoen zonaldean egon den huts elektriko baten ondorioz. Argia itzuli ostean Baskoniak bere jokoa hobetu du, eta abantail politarekin iritsi da atsedenaldira (47-39).

Hirugarren laurdenean ahalegindu da markagailuan alde egiten Sito Alonsok zuzentzen duen taldea, baina Obradoirok ez dio alde handia hartzen utzi. Baskoniak zazpi puntuko abantailarekin ekin dio azken laurdenari (66-59). Amaierako laurdenean gogotik sufritu du Arabako taldeak garaipena eskuratu ahal izateko. Lehia amaitzeko lau minutu falta izan direnean neurketa berdindu du Galiziako taldeak (77-77). Gainera, partida amaitzeko 24 segundoren faltan aurrea hartu du Rio Natura Monbusek (85-86). Hurrengo jokaldian Baskoniak saskiratzea lortu du (87-86) eta azken jabetzan Rio Natura Monbusek huts egin duenez, garaipena eskuratu du Baskoniak.

Fitxa teknikoa:

87 - Baskonia (27+20+19+21): Laprovittola (15), Hanga (22), Budinguer (5), Tillie (6), Voigtmann (9) -hasierako bostekoa-, Bargnani (2), Beaubois (16), Sedekerskis (2) eta Luz (8).

86 - Rio Natura Monbus Obradoiro (18+21+20+27): McConnell(12), Dulkys (5), Bendzius (14), Allen (7), Pustovyi (8) -hasierako bostekoa-, Whittington (26), Matulionis (6), Pozas (4), Yusta (-) eta Llovet (4).

Epaileak: Carlos Peruga, Fernando Calatrava eta Anna Cardus.

dus.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia