Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Adam Hanga, jardunaldiko jokalaririk onena

eitb.eus

Gasteiz

22 puntu egin zituen Rio Natura Monbus Obradoiroren kontrako garaipenean (87-86).

  • Adam Hanga eta Sito Alonso. EFE

    Adam Hanga eta Sito Alonso. EFE

Baskoniako Adam Hanga jokalaria izan da onena Endesa Ligako 21. jardunaldian.

Hegalekoak 34 puntuko balorazioa lortu zuen Buesa Arenan Rio Natura Monbus Obradoiroren aurka jokatutako neurketan. Hangak 22 puntu egin, eta 7 errebote hartu eta 4 asistentzia eman zituen.

87-86 irabazi zuen Sito Alonsoren taldeak, asko sufrituta.