Itxi

Baskonia

Larunbatean 18:30ean

Baskonia, iazko finalerdiko mendekuaren bila, Real Madrilen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek eta madrildarrek zazpi aldiz neurtu dituzte indarrak Kopako finalerdietan; zuriak lau aldiz gailendu dira, eta arabarrak hirutan.

  • Baskonia eta Real Madril, Endesa Ligako neurketa batean. Argazkia: Efe.

    Baskonia eta Real Madril, Endesa Ligako neurketa batean. Argazkia: Efe.

Baskoniak eta Real Madrilek Errege Kopako finalerdietan neurtuko dituzte indarrak (larunbatean, 18:30ean), iaz bezala. Orduan madrildarrak nagusitu ziren, eta zuriak igaro ziren finalera. Aurtengo edizioan, Baskoniak Iberostar Tenerife kanporatu du final-laurdenetan, eta Real Madrilek, berriz, Morabanc Andorra.

ACB Kopako formatu berria abian jarri denetik, madrildarrek eta gasteiztarrek zazpi aldiz jokatu dute elkarren aurka finalerdietan: Lasoren taldeak lau garaipen lortu ditu, eta hirutan nagusitu dira Sito Alonsorenak.

Sergio Llull eta Shane Larkin bi taldeetako joko antolatzaileen arteko lehiak ikusmin handia sortu du. Partida bikainak egin zituzten biek final-laurdenetan: Llullek 28 puntuko balorazioa lortu zuen, eta Larkinek 34koa.

Halaber, askok eta askok gertutik jarraituko dute Anthony Randolph, Adam Hanga eta Luka Doncic jokalarien jokoa; izan ere, sasoiko daude eta baliteke finalerdietan erabakigarriak izatea.

Harmailetan, zale arabarrak izango dira nagusi, 5.000 baino gehiago egongo baitira Baskonia bultzatzen.