Itxi

Baskonia

99-103

Baskonia finaletik at geratu da Real Madrilen aurka galdu ostean

Erredakzioa

Arabako taldeak eskuan izan du garaipena, baina Real Madrilek luzapena behartu du, eta azken bost minutuetan nagusi izan da. Lasok zuzentzen duen taldeak lortu du finalerako txartela.

6:29

Baskonia Errege Kopako finalik gabe geratu da larunbat honetan Real Madrilen aurka 99-103 galdu ostean. Eskuan izan du garaipena Arabako taldeak, baina Real Madrilek luzapena behartu eta garaipena lortu du azken bost minutuetan.

Lehen laurdena parekatua izan den arren Baskoniak bost puntuko abantaila lortu du (20-15), baina bigarren laurdenean huts asko egin ditu eta Real Madril horretaz baliatu da atsedenaldira bederatzi puntuko abantailarekin iristeko (35-44). Atsedenalditik kantxara itzuli ostean etorri da Arabako taldearen erreakzioa eta desabantaila lau puntura murriztu du Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak (64-68). Azken laurdenean Baskoniak joko ona azaldu du, eta finalerako txartela oso gertu izan du. 89-86 irabazten ibili da Baskonia, baina Real Madrilek luzapena behartu du hiruko batekin (89-89).

Luzapenean Baskoniak hutsak egin ditu une garrantzitsuenetan eta hasieratik maldan gora jarri zaio lehia. Real Madrilek markagailuan aurrea hartu ostean, ezinezkoa egin zaio Baskoniari garaipena lortzea. Amaieran, Real Madril irabazle (99-103).

Fitxa teknikoa:

99 - Baskonia (20+15+29+25+10): Larkin (17), Beaubois (27), Hanga (19), Voigtmann (10) eta Diop (2) -hasierako bostekoa-, Bargnani (8), Budinguer (8), Laprovittola (-), Luz (-) eta Tillie (8).

103 - Real Madril (15+29+24+21+14): Llull (23), Carroll (3), Maciulis (2), Reyes (6) eta Ayon (13) -hasierako bostekoa-, Randolph (20), Fernandez (3), Nocioni (3), Doncic (23), Hunter (4) eta Taylor (3).

Epaileak: Jose Antonio Martin Bertran, Miguel Angel Perez Perez eta Benjamin Jimenez.

njamin Jimenez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia
  • Gasteiz