Itxi

Baskonia

Euroliga

Efes gainditu, hurrengo fasea hurbilago izateko

Agencias | Redacción

Baskoniak Anadolu Efesen kontra ostiralean garaipena lortzen badu Istanbulen sailkapena lortzetik gertuago izango da.

Denboraldia aurrera doa Euroligan. Egun Baskonia ez dago sasoiko azken emaitzak ikusita, baina hasiera bikaina egin zuen eta onenen artean jarraitzen du.

Gasteiztarrek euren eskuetan dute lehenengo zortziren artean sartzea eta hurrengo faserako sailkapena lortzea. Zazpi jardunaldi falta dira oraindik liga erregularra amaitzeko, eta Efes Istanbul taldeari irabazita aurrera pausoa garrantzitsua litzateke. Tornike Shengelia baja da oraindik eta Gasteizen geratu da.

Bestalde, aurrean, aurpegi ezaguna, Velimir Perasovic.

Efes Istanbulek ez zuen ondo hasi aurtengo denboraldia Euroligan, baina geroz eta hobeto dago eta puntu gehien sartzen duen taldeen artean dago egun, Derrick Brown buru dutela.

ng>buru dutela.