Itxi

Baskonia

Garaipena Buesa Arenan

Hirugarren laurdenak garaipena eman dio Baskoniari Milanen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak hamahirugarren garaipena lortu du Euroligan.

  • Blazic eta Hickman. Argazkia: Efe.

    Blazic eta Hickman. Argazkia: Efe.

Hirugarren laurdenean egindako lan sendoak garaipena eman dio Baskoniari Emporio Armani Milanen aurka jokatutako partidan, 87-74. Adam Hanga eta Kim Tillie izan dira onenak arabarren artean.

Sito Alonsoren taldeak neurria hartu dio berriro lehiaketari, eta itxura ona eman du Buesa Arenan, joko ona eginda gainera. Shane Larkinek eta Chase Budingerrek emandako asistentzietan ikusi da taldearen hobekuntza, 11 eta 7, hurrenez hurren.

Italiarrek ezustean harrapatu dute Baskonia lehen minutuetan, baina ondoren arabarrak partidan sartu dira eta lehen laurdenea 23 eta 20 aurretik amaitu dute.

Bigarrenean, italiarrek neurketa berdintzea lortu dute, baina arabarrak ez dira makurtu eta atsedenaldira puntu bateko aldearekin joatea lortu dute: 38-37.

Hirugarren laurdenean, gasteiztarrekd ena eman dute. 17 puntuko aldea ere izan dute markagailuan, eta hortxe erabaki dute partida. Italiarrek ez dute esti, eta alde hori 13 punturaino murriztea lortu dute azken laurdenaren hasierarako: 66-53.

Azken minutuetan ere saiatu dira egoerari buelta ematen, baina Baskoniak sendo eutsi die eta azkenean 87 eta 74 gailendu dira arabarrak, Shengeliaren hiruko baten ostean.

 

Fitxa teknikoa

87 - Baskonia (23+15+28+21): Larkin (13), Hanga (18), Budinger (13), Tillie (19), Voigtmann (-) –hasierako boskotea–, Laprovittola (2), Blazic (-), Luz (-), Diop (6), Beaubois (5) eta Shengelia (11).

74 - EA7 Emporio Armani Milán (20+17+16+21): Hickman (11), Kalnietis (3), Fontecchio (5), Macvan (10), Raduljica (6) –hasierako boskotea–, Abass (2), Sanders (7), Cinciarini (11), Pascolo (11) eta McLean (8).

cLean (8).