Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Fenerbahçeri egingo dio bisita gaur, 18:45ean

eitb.eus

Fase Erregularra amaitzeko sei jardunaldi falta direnean, zortzigarren tokian dago talde gasteiztarra. Gaur, berriro ere aurkari gogorra Turkian.

  • Larkin eta Dixon. EFE

    Larkin eta Dixon. EFE

Fenerbahçek eta Baskoniak 18:45ean jokatuko dute gaur Euroligako 25. jardunaldian. Gasteiztarrak zortzigarren daude sailkapenean, 13 garaipenekin, eta toki hori defendatu beharko dute hurrengo faserako txartela lortu nahi badute.

Nahiz eta etxean aise gainditu talde turkiarra (86-52), gaurko neurketa ez da hain erraza izango; izan ere, Fenerbahçe hobeto jokatzen ari da orain, batez ere etxean.

Zeljko Obradovicek talde osoa du prest partidarako; ez, ordea, Sito Alonsok. Andrea Bargnani etxean geratu da, eta ez dago argi Tornike Shengelia, Chase Budinger eta Nicolas Laprovittola jokatzeko moduan izango diren.

FITXA TEKNIKOA

FENERBAHÇE: Dixon, Nunnally, Kalinic, Bennett, Vesely, Datome, Antic, Bogdanovic, Udoh, Mahmutoglu, Sloukas eta Duverioglu.

BASKONIA: Larkin, Beaubois, Hanga, Tillie, Voigtmann, Shengelia, Budinger, Diop, Laprovittola, Blazic, Luz eta Sedekerskis.

EPAILEAK: Christodoulou (GRE), Paternico (ITA) eta Balak (ISR).

PABILOIA: Fenerbahçe Ulker Sports Arena.

ORDUA: 18.45 (Movistar Deportes 1).

ar Deportes 1).