Itxi

Baskonia

Porrota etxean

Baskonia laugarren postutik urrundu da Panathinaikosen aurka galduta

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek galdu egin dute Panathinaikosen kontra Buesa Arenan. Play-offetarako sailkatuta daude dagoeneko, baina Sito Alonsoren taldeak laugarren postua nahi du.

2:39

Lehen laurdenean egindako lan kaskarrak porrota ekarri dio Baskoniari Buesa Arenan Panathinaikosen aurka jokatutako partidan (63-72). Lehen 10 minutuetan, gasteiztarrek 6 puntu baino ez dituzte egin, eta, ondorioz, neurketa guztian greziarren atzetik joan dira markagailuan.

Porrot horren ondorioz, Baskonia seigarren postura jaitsi da Euroligako sailkapenean. Laugarren postua lortzeko aukera zuten, Fenerbahçek Efesekin galdu ostean.

Chris Singletonen 22 puntuko balorazioak, Nick Calathesen maisutasuna jokoa zuzentzen eta Mike Jamesek une garrantzitsuenetan egindako puntuek garaipena eman diote Xavi Pascualek entrenatzen duen taldeari. Greziarrek defentsa sendoa egin dute, eta Shane Larkini eusteko gai izan dira.

Baskoniak kale egin du erasoan lehen minutuetan, eta lehen laurdenaren amaierara 6-24 azpitik iritsi dira. Puntu bakarreko balorazioa izan du talde arabarrak lehen laurdenean.

Bigarren laurdean, Baskonia hobeto aritu da, eta aldea 11 puntura murriztea lortu du, baina greziarrek erasoari ekin diote berriro, eta 21-37ko emaitzarekin heldu dira atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean, arabarrek ez dute onera egin, eta Kenny Gabrielen hiruko batek 37-54koa jarri du markagailuan.

Arabarrak suspertu egin dira azken 10 minutuetan, eta sei puntura jarri dira bukaerarako minutu bat eta 22 segundo falta zirenean, baina alferrik izan da. Greziarrek abantailari eutsi diote, eta 63-72 gailendu dira azkenean.

 

Fitxa teknikoa

63 - Baskonia (6+15+16+26): Larkin (7), Hanga (13), Budinger (11), Shengelia (6), Voitgmann (12) —hasierako boskotea—, Blazic (-), Luz (-),  Tillie (2), Diop (7), Beaubois (xx) eta Laprovittola (5).

72 - Panathinaikos (24+13+17+18): Calathes (8), Feldeine (8), Nichols (2), Gist (11), Singleton (16) —hasierako boskotea—, Gabriel (6), Rivers (-), Mike James (11), Bourousis (4) eta Pappas (4).

eta Pappas (4).