Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniak sufritu egin du Estudiantesi irabazteko (70-76)

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek 17. garaipena lortu dute Endesa Ligan.

  • Jackson eta Hanga. Argazkia: Efe.

    Jackson eta Hanga. Argazkia: Efe.

Baskoniak sufritu egin du Movistar Estudiantesi irabazteko, madrildarrek azken segundoetaraino izan baitute partida irabazteko aukera. Garaipen horri esker, arabarrek goiko postuetan jarraitzen dute.

Lehen laurdenean, joko kaskarra egin dute Sito Alonsoren mutilek. Zortzi minututan bi saskiratzen bakarrik egin dituzte, eta etxekoek 13 puntuko aldea ere izan dute. Lehen laurdenaren amaieran, Estudiantes 20 eta 12 izan da aurretik.

Bigarrenean, madrildarrek bost minutu eta erdi behar izan dituzte lehen saskiratzea egiteko, baina Baskoniak ez du hori behar bezala aprobetxatu. Hala ere, 28 eta 34 aurretik iritsi dira atsedenaldira .

Hirugarren laurdenean, Estudiantesek bereari eutsi dio, eta 50 eta 56ko emaitzarekin hasi dute biek azken laurdena.

34. minutuan, madrildarrak 60 eta 61 hurbildu dira, baina Shengeliak eta Larkinek jokoaren ardura hartu dute, eta garaipena gasteiztarrentzat izan da azkenean: 70-76.

 

Fitxa teknikoa

70 - Movistar Estudiantes (20+8+22+20): Cook (2), Jackson (24), Grimau (7), Suton (3) eta Balvin (10) —hasierako bostekoa—, Fernández (5), Vicedo (-), Savané (), Wilson (9) eta Arteaga (10).

76 - Baskonia (12+22+22+20): Larkin (20), Beaubois (-), Hanga (2), Tillie (7) eta Diop (8) —hasierako bostekoa—, Voigtmann (7), Blazic (-), Laprovittola (-), Shengelia (21), Budinger (11) eta Luz (-).

 

17