Itxi

Baskonia

79-75

Baskoniak partida eskasa irabazi dio Betisi

Agentziak | Erredakzioa

Arabako taldeak Endesa Ligako 18. garaipena eskuratu du Buesa Arenan, bigarren zatian lortutako nagusitasunari esker.

1:08

Baskoniak lana izan du Real Betisi irabazteko (79-75). Sailkapenean 18 garaipenekin, puntu bakarrera du orain lidergoa.

Baskonistei kostatu egin zaie beren jokoa ezartzea, baina azken momentura arte sinetsi dute garaipenean. Ez dute neurketa ona egin partidaren zati askotan.

Chase Budingerrek (15 puntu) aukerekin mantendu du taldea, eta Shane Larkin izan da bigarren zatian gidaritza hartu duena, markagailuan aurretik jartzeko. Onena Tornike Shengelia izan da, 18 puntuko balorazioarekin.

Betisen, Deandre Kane kanpotik eta Rasid Mahalbasic pibota izan dira onenak. Taktikoki egindako lan ona ez da nahikoa izan garaipenerako.

FITXA TEKNIKOA

Baskonia (12+18+23+26): Larkin (15), Hanga (9), Budinger (15), Tillie (5), Diop (4) -hasierako boskotea-, Beaubois (6), Blazic (5), Shengelia (9), Voigtmann (-), Luz (-) eta Laprovittola (11).

Real Betis Energia Plus (19+16+19+21): Kane (15), Stojanovski (9), Lockett (6), Nachbar (14), Mahalbasic (17) -hasierako boskotea-, Triguero (-), Milosevic (1), Alfonso Sánchez (2), Radicevic (11) eta Marelja (-).

Partzialak: 12-19, 18-16, 23-19 eta 26-21.

3-19 eta 26-21.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea