Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak laugarren partida behartu nahi du CSKAren aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak Euroligako final-laurdenetako kanporaketako hirugarren partida jokatuko du gaur. Errusian jokatutako bi partidak galdu ostean garaipena behar du kanporatuta ez geratzeko.

  • CSKA-Mosku. Argazkia: EFE

    CSKAk eta Baskoniak Errusian jokatutko lehen partidako irudia. Argazkia: EFE

Baskoniak CSKA Mosku taldearen aurka jokatuko du gaur Euroligako final-laurdenetako kanporaketako hirugarren partida. Neurketa Buesa Arenan izango da, 21:00etan.

Errusian jokatutako bi partidak galdu ostean, astearte honetan garaipenak bakarrik baio dio Arabako taldeari, kanporatuta geratu nahi ez badu. Garaipena lortuz gero, laugarren partida ostegunean jokatuko litzateke Gasteizen.

'Sito' Alonso entrenatzaileak Andrea Bargnaniren baja izango du, baina beste jokalari guztiak jokatzeko prest izango ditu. Errusiako taldeak ez du garaipenik lortu Buesa Arenan 2014-2015. denboralditik.

 

p>