Itxi

Baskonia

Euroliga

Adam Hanga Euroligako defendatzaile onena izendatu dute

eitb.eus

Saria lehiaketako 16 entrenatzaileek bozkatu dute, eta talde gasteiztarraren kapitainak defentsan egindako lana aintzatetsi du.

  • Adam Hanga

    Adam Hanga

Adam Hanga Baskonia taldeko hegaleko hungariarra Euroligako denboraldiko defendatzaile onena izendatu dute. Saria lehiaketako 16 entrenatzaileek bozkatu dute, eta talde gasteiztarraren kapitainak defentsan egindako lana aintzatetsi du.

Iazko sariaren sailkapenean hirugarren bukatu ondoren, Hanga jokalaririk bozkatuena izan da aurten, Fenerbahce taldeko Ekpe Udoh pibot estatubatuarraren aurretik. Horrela, iaz Moskuko CSKAko Kyle Hines estatubatuarrak lortutako saria eskuratu du.

Baskoniarekin Euroliga jokatu duen hirugarren denboraldian, Adam Hanga lehiaketa osoan baloi gehien lapurtu dituen bosgarren jokalaria izan da (partidako 1.3 baloi), eta, hegalekoa izan arren, defentsako erreboterik gehien eskuratu dituen Baskoniako bigarren jokalaria izan da (3.5 errebote), Johannes Voigtmann alemanaren atzetik

manaren atzetik

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia