Itxi

Baskonia

71-59

Baskoniak lehen garaipena eskuratu du Herbalifen aurkako kanporaketan

Agentziak | Erredakzioa

Gasteizko taldeak faboritoaren lanak bete ditu Buesa Arenan, eta final-laurdenetako playoffeko lehen partida irabazi du. Aldeko markagailuarekin joango da Kanaria Handira.

1:14

Baskonia Herbalife Kanaria Handia gailendu zaio final-laurdenetako kanporaketaren lehen neurketan, Buesa Arenan (71-59). Ez da bi taldeen partida ona izan, baina Gasteizkoek garaipena itxi dute azken laurdenean.

Arabarrek garaipen batekin bidaiatuko dute Kanarietara, eta uhartean kanporaketa ixteko aukera daukate.

Kontrolik gabeko neurketa izan da, huts asko eta asmatze gutxirekin. Azken laurdenean baino ez du Baskoniak jokoa hobetu, partida osoan zehar aurretik joan den arren.

Adam Hanga eta Tornike Shengelia izan dira onenak Sito Alonsoren taldean. Luis Casimiroren taldeak azken laurdenera arte eutsi du. Momentu horretan, Baskoniak neurketa hautsi du hirukoen bitartez.

FITXA TEKNIKOA

Baskonia: Larkin (11), Beaubois (6), Tillie (6), Hanga (17) y Voigtmann (6) --hasierako boskotea--; Shengelia (13), Blazic (3), Diop (2), Laprovittola (5), Ledo (2), Luz (-) eta Sedekerskis (-).

Herbalife Kanaria Handia: McCalebb (6), Salin (-), O'Neale (4), Aguilar (12) y Planinic (2) --hasierako boskotea--; Pasecniks (8), Kuric (11), Hendrix (4), Báez (2), Paulí (-), Rabaseda (2) eta Oliver (8).

Partzialak: 17-7, 17-21, 12-10 eta 25-21.