Itxi

Baskonia

Play offa, 2. partida, gaur

Baskonia, bigarren puntuaren bila Kanaria Handira

eitb.eus

Buesa Arenan play offetako lehen partida irabazita garaipen bat gehiago behar dute gasteiztarrek.

Herbalife Kanaria Handiak eta Saski Baskoniak Endesa Ligako final-laurdenetako bigaren partida jokatuko dute Las Palmasen gaur, gaueko 22:00etan.

Buesa Arenan play offetako lehen neurketa irabazita, garaipen bat gehiago behar dute gasteiztarrek finalerdietarako txartela erdiesteko.

Sito Alonsoren taldeak zaila izango du, Herbalifen pabiloian lortutako azken garaipena 2012-13 denboraldian izan zen, (64-80), Andres Nocioniri esker.

Baskonian Rafa Luz eta  Chase Budinger baja izango dira; halere, Ricky Ledo, minutu batzuk jokatu zituen lehen partidan, prest izango da taldea laguntzeko.