Itxi

Baskonia

Final-rdenetako kanporaketa

Baskoniak hirugarren partida jokatu beharko du (94-79)

Agentziak |Erredakzioa

Herbalife jaun eta jabe izan da final-laurdenetako kanporaketako bigarren partidan, eta, ondorioz, finalerdietara zein pasatzen zen igandean erabakiko da, Buesa Arenan.

  • Shengelia, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

    Shengelia, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Herbalife Gran Canaria taldeak Baskoniaren aurkako kanporaketa luzatzea lortu du arabarrei Kanarian bertan 94 eta 79 irabazita, final-laurdenetako bigarren partidan.

Etxekoak nagusi izan dira lehen minututik eta gasteiztarrek huts ugari egin dituzte. Buesa Arenan erabakiko da finalerdietarako txartela nork lortzen duen.

Lehen partidan kaskar aritu ostean, kanariarrek duten onena eman dute eta 2013an bezala, kanporaketari buelta eman eta finalerdietan sartzeko aukerari eusten diote.

Orduan kanariarrek kontra zuten egoera irauli zuten, eta historian lehen aldiz sartu ziren Liga txapelketa irabazteko finalerdietan.

Hirugarren partida Gasteizen jokatuko da, eta irabazleak Valentzia Basketen eta Bartzelona Lassaren arteko kanporaketako irabazlearekin neurtuko ditu indarrak.

Lehen zati negargarria egin dute Sito Alonsoren gizonek. Hirugarren laurdenean hobetu aritu dira, eta laugarrenean 10 puntura ere hurbildu dira, baina kanariarrek ez diete aukerarik eman eta kanporaketa berdintzea lortu dute.

 

 

Fitxa teknikoa

94 - HERBALIFE GRAN CANARIA: McCalebb (14), Salin (8), O'Neale (20), Báez (18) y Pasecniks (4) --hasierako boskotea--; Aguilar (2), Oliver (8), Kuric (3), Planinic (14), Paulí (-) eta Rabaseda (3).

79 - BASKONIA: Larkin (17), Beaubois (10), Hanga (8), Shengelia (12) y Diop (10) --hasierako boskotea--; Voigtmann (2), Blazic (3), Tillie (6), Laprovittola (9), Ledo (-) eta Sedekerskis (2).

PARTZIALAK: 27-17, 22-15, 22-21 eta 23-26.

2-21 eta 23-26.