Itxi

Baskonia

Final-erdietara

Azken momentuan irabazi du Baskoniak, eta Valentziaren aurka arituko da

Agentziak | Erredakzioa

Gasteizko taldea Herbalife Kanaria Handiari gailendu zaio kanporaketaren hirugarren neurketan (73-71) eta Endesa Ligako final-erdiak Valentzia Basketen aurka jokatuko ditu.

  • Bsakonia 73 - Herbalife Gran Canaria 71 / EFE.

    Bsakonia 73 - Herbalife Gran Canaria 71 / EFE.

Baskoniak Herbalife Kanaria Handia kanporatu du hirugarren neurketan irabazita (73-71), Kyle Kuricen hutsegiteari esker partidaren azken jaurtiketan.

Bi taldeetako defentsak nabarmendu dira, eta ez da nagusitasun argirik izan.

Kanarietako taldeak ez dizkio gauzak erraz jarri Arabakoari. Minutuak pasa ahala, Herbalifek jokoaren kontrola eskuratu du, baina ezin izan dtuzte alde handiak jarri, Kim Tillieren saskiratzeak (12) zirela medio.

Bigarren laurdenean denfentsak izan dira nagusi. Baskoniak aldeak ireki ahal izan ditu, bain Baezen lana erasoan berdinketa jarri du atsedenaldian.

Hirugarren laurdenean, kanariarrak, Sasu Salinek gidatuta, partidan sartuta izan dira, baina Baskoniaren errendimendua erasoak aldeak murriztu ditu (56-57).

Shane Larkinek baskonisten erreakzioa gidatu du azken laurdenean. Bukaera emozioz betea izan da, eta Kuricen akatsak hiruko lerrotik eman dio garaipena Baskoniari.

FITXA TEKNIKOA

Baskonia: Beaubois (3), Diop (2), Tillie (14), Hanga (11) eta Larkin(10) --hasierako boskotea-- Sedekerskis (6), Blazic (0), Laprovittola (12), Shengelia (0), Luz (0), Voigtmann (13) eta Ledo (2).

Herbalife Kanaria Handia: McCalebb (6), Salin (12), Pasecniks (7), O'Neale (2) eta Baéz (18) --hasierako boskotea-- Hendrix (2), Oliver (10), Planinic (4), Pauli (0), Rabaseda (3), Kuric (7) eta Aguilar (0).

Partzialak: 20-23, 19-16, 17-18 eta 17-14.