Itxi

Baskonia

Finalerdietako ordutegia

Baskonia - Valentzia Basket, gaur, lehen partida

eitb.eus

Baskoniak Buesa Arenan jokatuko ditu aurreneko bi partidak gaur eta ostegunean, kanporaketan aurrea hartzeko asmoz.

Baskoniak eta Valentzia Basketek indarrak neurtuko dituzte gaur Buesa Arenan. Gasteiztarrek Herbalife Kanaria Handia kanporatu zuten final-laurdenetan, eta Valentziak, berriz, Bartzelona.

2-1eko emaitzarekin lortu zuten hurrengo kanporaketako txartela biek, etxeko neurketak irabazi baina kanpokoa galduta. Beraz, Sito Alonsoren taldearen erronka nagusia etxeko bi partidak irabaztea izango da, finalerako txartela lehenbailehen eskuratzeko.

ORDUTEGIAK

Asteartea, maiatzak 30

20:30 Baskonia - Valentzia Basket

Osteguna, ekainak 1

20:30 Baskonia - Valentzia Basket

Larunbata , ekainak 3

19:00 Valentzia Basket - Baskonia

Astelehena, ekainak 5

20:30 Valentzia Basket - Baskonia

Asteazkena, ekainak 7

20:30 Baskonia - Valentzia Basket

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia berriak