Itxi

Baskonia

Play-offa, finalerdiak

Baskonia, irabaztera behartuta

eitb.eus

Valentzia Basketek aurreneko partida irabazi ondoren gasteiztarrek ezin dute berriro ere Buesa Arenan huts egin.

1:46

Baskoniak eta Valentzia Basketek gaur neurtuko dituzte indarrak berriro ere Endesa Ligako finalerdietako play-offetako bigarren partidan (20:30).

Asteartean jokatu zen aurrenekoa eta Pedro Martinezen taldeak 82-83 irabazi zuen partida amaiera polemikoan; Fernando San Emeterio, Bojan Dubljevic eta Joan Sastre jokalariak bikain aritu ziren, beraz, Sito Alonsoren gizonak adi egon beharko dira garaipena eskuratu bahi badute bigarren neurketan.

Valentziak irabazten badu 0-2 jarriko da kanporaketan eta kontuan izanda hurrengo bi partidak Fontetan jokatu beharko direla, finalera heltzea asko zailduko da.

 

ko da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea