Itxi

Baskonia

75-69

Baskoniak porrota jaso du Valentziaren aurka eta maldan gora du kanporaketa

Erredakzioa

Arabako taldeak 75-69 galdu du Endesa Ligako finalerdietako hirugarren partida eta valentziarrak finaletik garaipen bakarrera daude.

4:59

Baskoniak 75-69 galdu du Valentziaren aurka Fontetan jokatu duen Endesa Ligako finalerdietako hirugarren partida eta Arabako taldeak bi garaipen behar ditu finalerako txartela lortu nahi badu. Valentziak 2-1 agintzen du kanporaketan.

Norgehiagokaren hasiera parekatua izan da, eta bi taldeetako batek ere ez du lortu markagailuan zuloa irekitzea. Valentzia, ordea, nagusi izan da lehen laurdeneko azken hiru minutuetan eta 10 puntuko abantaila eskuratu du (21-10). Baskonia ezinean ibili da, eta lehen hamar minutuak 9 puntuko desabantailarekin bukatu ditu (23-14).

Bigarrren laurdenari oso ondo ekin dio Baskoniak Larkinen eta Ledoren hiruko banarekin (23-20). Ondoren, Valentziak jaurtiketa librea saskiratu du, baina 1-15eko partziala lortu du Arabako taldeak eta aurrea hartu du markagailuan (24-29). Baskoniak sei punturainoko abantaila izan du (28-34) eta partida arabarren aldeko 34-37ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Atsedenaldia ez zaio ondo etorri Sito Alonsok zuzentzen duen taldeari, baina bai Valentziari. Etxeko taldea nagusi izan da hirugarren laurdenean eta hamar puntuko abantaila lortu du (55-45). Ondoren, Baskoniaren errakzioa etorri da, desabantaila hiru puntura murrizteko (55-52). Arabako taldearen erantzuna ona izan da, baina laurdenaren azken minutuan Valentziak bi hiruko sartu ditu, eta zortzi puntuko aldearekin iritsi da amaierako laurdenera (61-53).

Azken laurdenaren hasiera oso kaskarra izan da bi taldeen aldetik. Baloia jokoan jarri eta ia bi minutu pasa dira lehen saskiratzea iritsi den arte; Ledok bi jaurtiketa libre sartu ditu Baskoniarentzat. Arabako taldea lau puntura hurbildu da (63-59), baina Valentziak hiruko batekin berriro zazpi puntuko abantaila hartu du (66-59). Neurketa bukatzeko 40 segundo falta izan direnean bi puntura gerturatu da Arabako taldea (71-69); etxekoek, ordea, bi saskiratze lortu dituzte azken jabetzetan eta Baskoniak ezin izan du garaipena lortu (75-69).

Fitxa teknikoa:

75 - Valentzia (23+11+27+14): Diot (16), San Emeterio (15), Sato (11), Dubljevic (12), Sikma (2) -hasierako bostekoa- Thomas (3), Oriola (11), Sastre (2) eta Rafa Martinez (3).

69 - Baskonia (14+23+16+16): Larkin (16), Blazic (2), Hanga (11), Tillie (-), Diop (3) -hasierako bostekoa- Ledo (11), Voigtmann (3), Sedekerskis (-), Beaubois (10), Laprovittola (2) eta Shengelia (11).

Epaileak: Martin Bertran, Cortes eta Manuel.

tes eta Manuel.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia