Itxi

Baskonia

Gaur, 20:30ean

Baskoniak garaipena behar du, finalerdietako laugarren partidan

Agentziak | Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak hirugarren neurketan egindako hutsak zuzendu behar ditu bosgarren partida behartzeko. Norgehiagoka erabakigarri hori Buesa Arenan jokatuko litzateke.

1:10

Baskoniak azken aukera du gaur Valentzia Basketi irabazi eta finalerdietako kanporaketako bosgarren partida behartzeko.

Galduz gero, gasteiztarrek amaitutzat emango dute denboraldia. Oraingoz, 1 eta 2 doaz atzetik, hirugarren partida 75 eta 69 galdu ostean.

Sito Alonsoren taldeak hirugarren neurketan egindako hutsak zuzendu behar ditu bosgarren partida behartzeko. Norgehiagoka erabakigarri hori Buesa Arenan jokatuko litzateke.

Horretarako, baina, bi gauza zuzendu behar dituzte arabarrek: jaurtiketa libreak eta galdutako baloiak. Bi alor horietan egindako hutsek eragin zuzena izan zuten arabarrek hirugarren partidan erasoan egindako joko eskasean.

Errebotearen kontrola ere hobetu behar dute, laugarren partida irabazi ahal izateko, Baskoniak askoz erosoago jokatzen baitu errebotea menderatzen dutenean.

Ondorioz, gasteiztarrek La Fontetan nagusi izan beharko dute bosgarren partida behartzeko. Duela lau denboraldi lortu zuten bertan azken garaipena, 2012-13 denboraldian, 75-79 irabazita.

5-79 irabazita.