Itxi

Baskonia

3 urte

Janis Timma, Baskoniaren lehen fitxaketa

Agencias | Redacción

Hegalekoa da, 24 urte ditu eta 2,01 metroko altuera. San Petersburgoko Zenit taldetik dator.

Saski Baskoniak jakitera eman du datorren denboraldirako bere lehen fitxaketa. Letoniako Janis Timmak datozen hiru urterako sinatu du talde gasteiztarrarekin.

San Petersburgoko Zenit taldetik dator, hegaleko oso indartsua da da, 24 urte ditu eta 2,01 metroko altuera.  Azken denboraldian 13,6 puntu sartu ditu batez beste, 4 errebote hartu eta 2,6 asistentzia eman.