Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sito Alonsok Baskoniaren entrenatzaile izateari utziko dio

  • facebook
  • twitter

Baskonia

Konfirmatuta

Baskonia utzi eta Bartzelona entrenatuko du Sito Alonsok

Agentziak | Erredakzioa

2017/06/16

Bi urterako sinatu du talde kataluniarrarekin. Gasteizen, 75 partida ofizial zuzendu ditu, eta 44 irabazi eta 31 galdu ditu.

1:26
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Sito Alonsok ez duela entrenatzaile karguan jarraituko konfirmatu du Baskoniak. Madrildarrak Bartzelona entrenatuko du datozen bi denboraldietan.

Alonso iazko udan iritsi zen Gasteizera Bilbao Basketetik, eta aurten ezin izan du titulurik lehiatu.

"Sito Alonsok ez du Baskonian jarraituko datorren denboraldian. Saski Baskoniak eta entrenatzaile madrildarrak akordioa egin dute Alonsok talde baskonistan ez jarraitzeko. Klubak egindako lana eskertu nahi dio eta onena opa dio etorkizun profesionalean zein pertsonalean", esan du Baskoniak adierazpen ofizial batean.

Alonsok bi urterako kontratua sinatu zuen Velimir Perasovicek Anadolu Efesera joandakoak utzitako lekua betetzeko. Alonsok ez du lortu titulu bat irabazteko lehian sartzea, Euroligan irudi ona eman arren.

Baskonia play-offetan sartu zen, baina CSKAren aurka galdu zuen, aurre egin zion arren. Endesa Liga bigarren postuan amaitu zuen fase erregularrean, baina finalerdietako kanporaketan kalean geratu zen, Valentzia Basketekin 3 eta 1 galduta. Errege Kopan ere, finalerdietan makurtu zuen burua, Real Madrilen aurkako kanporaketan.

Guztira, 75 partida ofizial zuzendu ditu Sito Alonsok Baskoniaren eserlekutik, eta horietariko 44  irabazi eta 31 galdu ditu.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Giroa 2017 Irudiak zuzenean Giroa 2017

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
#-en_emision-# 17:00 - 20:00 ETB KANTXA: San Fermin Torneoa: Elezkano II-Altuna III
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena