Itxi

Baskonia

Sito Alonsoren ordez

Prigioni izango da Baskoniako entrenatzailea, datozen bi urteetan

Agentziak | Erredakzioa

Argentinarra urtarrilean erretiratu zen jokalari bezala, Baskonian bertan, eta Sito Alonsok utzitako lekua beteko du.

1:30

Pablo Prigionik zuzenduko du Baskonia taldea datozen bi urteetan, klubak berak aditzera emandakoaren arabera.

Sito Alonsok taldea utzi eta Bartzelona entrenatuko duela jakin ostean, talde arabarrak zurrumurrua besterik ez zena konfirmatu du: entrenatzaile kargua Pablo Prigionik hartuko duela.

Argentinarra Baskoniaren historiako jokalaririk onenetarikoa da eta urtarrilean utzi zion jokalari izateari, Baskonian bertan.

Prigioni lehen aldiz arituk da entrenatzaile lanetan. Abuztuan egingo du entrenatzaile izateko ikastaroa, titulua ezinbestekoa baita ACBko talde bat entrenatu ahal izateko.

Entrenatzaile berria Baskoniarekin ACB Ligan partida gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria da, eta Liga bat, hiru Errege Kopa eta ACBko lau Superkopa irabazi ditu arabarrekin.

Klubak adierazi duenez, Baskoniak eta Prigionik "ilusioz betetako abentura berri bati" ekingo diote.

 


t="utf-8">