Itxi

Baskonia

Tanteo-eskubidea

Baskoniak berdindu egin du Bartzelonak Hangagatik egindako eskaintza

Erredakzioa

Arabako taldeak tanteo-eskubidea erabili du eta orain, bost egun ditu jokalari hungariarrarekin kontratu berria ixteko.

  • Adam Hanga. Argazkia: EFE

    Adam Hanga. Argazkia: EFE

Baskoniak berdindu egin du Bartzelonak Adam Hanga jokalariarengatik egin duen eskaintza. Klubak tanteo-eskubidea erabili du, eta dokumentazioa aurkeztu du asteazken arratsaldean ACBren egoitzan. Barçak jokalariari egindako hiru urteko eskaintza berdindu du.

Ondorioz, Baskoniak Adam Hangaren eskubideak mantendu ditu ACB Ligan Orain, bost egun ditu Arabako taldeak jokalari hungariarraren kontratua itxi eta Hanga datorren denboraldian Arabako taldeko jokalaria izateko.