Itxi

Baskonia

Argentinarra

Baskoniak Patricio Garino fitxatu du, datozen hiru denboralditarako

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak aurten egin du debuta NBAn Orlando Magic taldearekin eta hurrengo astean iritsiko da Gasteizera.

  • Patricio Garino. Foto: @Baskonia.

    Patricio Garino. Foto: @Baskonia.

Baskoniak kanpoko jokoa sendotu du Patricio Garino argentinarra fitxatuta. 24 urteko jokalariak hiru denboraldirako kontratua sinatu du talde arabarrarekin.

Garino 1993ko maiatzaren 17an jaio zen Mar de Platan eta Washington hiriko unibertsitatean hazi da jokalari moduan. Aurreko denboraldian Austin Spurs taldean aritu zen, batez beste 11.2 puntu, 3.4 errebote, 2 asistentzia eta 1.5 errekuperazio lortuta.

Argentinarra Ameriketako Txapelketa jokatzen ari da egun hauetan bere selekzioarekin. Bertan Luca Vildoza Baskoniako jokalaria ere dago.

Garino datorren astean iritsiko da Gasteizera Pablo Prigioni entrenatzailearen aginduetara lanean hasteko.

lanean hasteko.