Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Prigioniren Baskoniak porrotarekin ekin dio bere ibilbideari

  • facebook
  • twitter

Baskonia

87-82

Prigioniren Baskoniak porrotarekin ekin dio bere ibilbideari

Erredakzioa

2017/09/29

Gasteiztarrek behera egin dute azken laurdenean eta 31 puntu jaso dituzte tarte horretan; aldiz, 15 besterik ez dituzte sartu.

  • Marcelinho Huerta Adan Hangaren jokaldi bat oztopatu nahian. Argazkia: EFE

    Marcelinho Huerta Adan Hangaren jokaldi bat oztopatu nahian. Argazkia: EFE

    Marcelinho Huerta Adan Hangaren jokaldi bat oztopatu nahian. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Baskoniak galdu egin du ostiral honetan Bartzelona Lassaren aurka (87-82) Palau Blaugranan, Endesa Ligaren 2017/18 denboraldia abiatzeko erabili den estreinako partidan. Norgehiagoka ikusgarria jokatu dute bi taldeek, lehendabiziko jardunaldia izan arren eta alde bietan dituzten bajak gorabehera.

Etxekoentzat jaia erabatekoa izan da, azken laurdenean gasteiztarrek aurretik egindako lan aparta bertan behera gera zedila lortu baitute.

Norgehiagokak talde bietan aurretiaz jardun duten hainbat jokalarik elkarrekin bat egitea ekarri du. Besteak beste aurten Bartzelona zuzentzen ari den Sito Alonsok joan zen urtean bere taldea izandakoa izan du aurrez aurre. Gauza bera gertatu zaio Adan Hangari eta antzekoa Thomas Heurtel frantziarrari, nahiz eta azken horrek ez zuen aurreko denboraldia Gasteizen egin, baizik eta Turkiako Anadolu Efesen, baina lau denboraldiz aritu zen Baskoniako jokalari gisa aurretiaz. Kevin Seraphin ere Baskonian aritutakoa da, baina tarte laburrean (10 partida inguru 2011n).

Kontrako aldean, Marcelinho Huertas egon da. Aurten Baskoniara bueltatu da sei denboraldiren ostean, eta horietako lau Bartzelonan eman zituen eta beste bi NBAn,  Lakersekin jokatzen.

Guztiek izan dute motibazioa berezia antza, batak zein besteek ondo jardun baitute lehian. Seraphinek 9 puntu eta 6 errebote lortu ditu. Heurtel katalanen artean onena izan da 23 punturekin eta Hanga erabakigarria izan da azken jokaldietan. Bere aldetik, gasteiztarren aldetik ondoen moldatu dena Huertas izan da (19 puntu, 5 errebote eta 6 asistentzia).

Fitxa teknikoa

Emaitza: FC Bartzelona Lassa 87 - Baskonia 82.

FC Barcelona Lassa: Pressey (1), Koponen (-), Sanders (3), Vezenkov (19), Seraphin (9) --hasierako bostekoa-; Ribas (11), Hanga (11), Heurtel (23), Moerman (10), Diagne (-), Navarro (-).

Baskonia: Huertas (19), Granger (13), Timma (15), Malmanis (3), Diop (11) --hasierako bostekoa--; Voigtmann (3), Janning (11), Poirier (4), Delfino (3).

Partzialak: 24-26, 21-16, 11-25 eta 31-15.

Iruzkinak

Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
17:00 - 20:00 BINAKAKOA | Ezkurdia-Zabaleta vs Altuna III-Martija
19:00 - 21:00 SASKIBALOIA | Vital Zuzenak - Ademi Tenerife
23:15 - 00:05 GOL FESTA | Ligako golak
Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
17:00 - 20:00 BINAKAKOA | Ezkurdia-Zabaleta vs Altuna III-Martija
19:00 - 21:00 SASKIBALOIA | Vital Zuzenak - Ademi Tenerife
23:15 - 00:05 GOL FESTA | Ligako golak
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena