Itxi

Baskonia

88-86

Baskoniak azken momentuan irabazi dio GBCri emozioz beteriko derbia

Agentziak | Erreakzioa

Beauboisen saskiratzea erabakigarria izan da oso bukaera estuan. Gipuzkoa Basket nagusi izan da lehenengo erdian, baina baskonistek buelta eman diote markagailuari.

5:10

Baskoniak irabazi du Gipuzkoa Basketen aurkako euskal derbia (88-86). Gipuzkoarrek aurre egin diete baskonistei, eta hobeak izan dira lehen zatian, baina etxekoen erantzuna heldu da hirugarren laurdenean. GBCk berrz estutu du azken momentuan berdintzeko, baina azken emaitza arabarren aldekoa izan da.

Rodrigue Beaubois protagonista izan da bukaeran, lau puntu jarraian sartuta eta garaipeneko saskiratzea lortuta. Baskoniak 17 puntuko aldea irauli dio Gipuzkoa Basketi.

Etxekoek, bigarren zatian 52 puntu egin dituzten arren, ezin izan dute partida itxi, eta sufritu egin dute garaipena eskuratzeko. Tornike Shengeliak (33 puntuko balorazioa) zuzendu du garaipena, 19 puntu egin dituen base frantziarrarekin batera.

Gipuzkoa Basketen, Henk Norel (21), Jordan Swing (20) eta Kenny Cheryren (17) lana ez da nahikoa izan Buesa Arenan bigarrenez irabazteko.

Porfi Fisacen taldea Norelen bila ibili da hasieratik, eta asmatu egin du, 4-14ko partziala jarrita. Baskoniari kontrakoa geratatu zaio hirukoekin. Gipuzoarrak oso nagusi izan dira lehen laurdenean (13-22).

Bigarren laurdenaen, GBCk aldea handitu du (28-25), erasoko erreboteari eta Jordan Swingen lidergoari esker. Baskoniak hobeto egin du defentsan, eta partidan berriz sartzea lortu du (8-0eko partziala), atsedenaldira 36-46ko markagailuarekin helduta.

Gidoia ez da aldatu hirugarren laurdenaren hasieran, eta donostiarrek Baskoniaren akatsak aprobetxatu ditu (47-61). Arabarren erantzuna Shengeliak zuzendu du, eta markagaliua estutu dute bukaeran (62-67).

Azken laurdenan, 10-0eko partzialari esker aurretik jarri da Baskonia. Kanpokoak nagusitasuna berrezkuratzen saiatu dira, baina etxekoak erosoago ibili dira atzean lana hobetzeari esker, eta erasoan ere erraz mugitu dute baloia.

Bukaera estua izan da GBCren erantzunaren ondorioz, baina Beauboisen saskiratzeek azken momentuan eman diote garaipena Baskoniari.

FITXA TEKNIKOA

Baskonia: Huertas (2), Beaubois (19), Timma (13), Shengelia (23), Poirier (-) -hasierako boskotea-, Voigtmann (10), Janning (-), Diop (6), Granger (10), Garino (2) eta Vildoza (3).

Gipuzkoa Basket: Dani Pérez (7), Salvo (5), Swing (20), Clark (5), Norel (21) - hasierako boskotea-, Oroz (-), Van Lacke (3), Agbelese (-), Chery (17), Pardina (3) eta Beraza (-).

Partzialak: 13-22, 23-24, 26-21 eta 26-19.