Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Liga Endesa: Martinezek ez du Baskoniaren bolada txarra eten bere debutean

  • facebook
  • twitter

Baskonia

73-78

Martinezek ez du Baskoniaren bolada txarra eten bere debutean

Erredakzioa

2017/10/30

Arabako taldeak 73-78 galdu du Tecnyconta Zaragorazen aurka Fernando Buesa Arenan. Entrenatzaile berriak ez du garaipena ekarri.

4:54
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Baskoniak beste porrot bat pilatu du Tecnyconta Zaragozaren aurka (73-78) Fernando Buesa Arenan. Pedro Martinez entrenatzaileak debuta egin du taldea zuzentzen, baina ezin izan du Baskoniaren bolada txarra eten.

Partidari ondo ekin dio Baskoniak eta azkar hartu du abantaila markagailuan (8-2, 10-4 eta 12-6), baina jarraian etorri da Zaragozaren erantzuna eta aldeak murriztu ditu talde bisitariak (17-14). Hala ere, Baskoniak ondo jokatzen jarraitu eta zazpi puntuko abantailarekin amaitu ditu lehen hamar minutuak (21-14). Bigarren laudenearen hasieran ere, bederatzi puntuko aldea (26-17) eskuratu du Arabako taldeak, baina Zaragozak ez du etsi eta aldeak murrizteaz gain, markagailuan aurrea hartu du (37-38). Baskonia, ordea, puntu bat aurretik iritsi da atsedenaldira (39-38).

Atsedenaldiiaren ostean, talde bisitaria nagusi izan da, eta zuloa ireki du, zortzi puntuko abantaila izateraino. Errenta horrexekin amaitu da hirugarren laurdena (51-59). Amaierako laurdenaren hasieran kosta egin zaio Baskoniari aldeak murriztea, baina Pedro Martinezek zuzentzen taldeak lanean jarraitu du, eta puntu bakarrera murriztu du desabantaila (63-64). Hala ere, Tecnyconta Zaragozak hobeto jokatu du azken minutuetan, Baskoniak hutsak egin ditu erasoan, eta talde bisitariak eskuratu du garaipena (73-78).

Fitxa teknikoa:

73 - Baskonia (21+18+12+22): Huertas (4), Beaubois (12), McRae (5), Shengelia (21), Voigtmann (9) -hasierako bostekoa-, Diop (2), Timma (7), Granger (11), Garino (2) eta Vildoza (-).

78 - Tecnyconta Zaragoza (14+24+21+19): Bellas (3), Gary Neal (25), Barreiro (6), Dragovic (6), Varnado (4) -hasierako bostekoa-, Michalak (-), Sergi Garcia (9), De Jong (16), Alex Suarez (3) eta Janis Blums (6).

Epaileak: Juan Carlos Garcia Gonzalez, Jorge Martinez eta Carlos Sanchez Monserrat.

 

Iruzkinak

Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
16:55 - 19:00 FUTBOLA | Euskal Selekzioa vs Txekia
17:00 - 20:00 BINAKAKOA | Urrutikoetxea-Galarza vs Altuna III-Martija
19:00 - 21:30 SASKIBALOIA | Vital Zuzenak - Burgos
23:15 - 00:05 GOL FESTA | Ligako golak
Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
16:55 - 19:00 FUTBOLA | Euskal Selekzioa vs Txekia
17:00 - 20:00 BINAKAKOA | Urrutikoetxea-Galarza vs Altuna III-Martija
19:00 - 21:30 SASKIBALOIA | Vital Zuzenak - Burgos
23:15 - 00:05 GOL FESTA | Ligako golak
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena