Itxi

Baskonia

72-73

Baskoniak puntu bakarragatik irabazi dio Unicajari

Erredakzioa

Arabako taldeak 72-73ko emaitzarekin lortu du garaipena Martin Carpenan. Pedro Martinez aulkian dagoenetik Baskoniak lortu duen bigarren garaipena da Malagan eskuratutakoa.

5:32

Baskoniak garaipena lortu du Unicajaren aurka (72-73) Martin Carpena pabiloian. Partida parekatua izan da, eta puntu bakarragatik nagusitu da Arabako taldea. Pedro Martinezek hiru neurketa zuzendu dizkio Baskoniari taldea zuzentzeko ardura nagusia eman ziotenetik, eta bi garaipen lortu ditu.

Indartsu kantxaratu da Malagako taldea, eta nagusi izan da lehen hamar minutuetan. Baskoniari asko kostatu zaio neurketan sartzea, eta Unicajak zazpi puntuko abantaila eskuratu du lehen laurdenean (20-13). Bigarren laurdenean ere, nagusi izan da etxeko taldea. Baskonia ezinean ibili da, eta Unicaja aldeko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira (43-35).

Aldageletatik itzulitakoan, Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak bere jokoa hobetu du, eta aldea murrizten hasi da. Baskoniak Unicajak baino hobeto jokatu du hirugarren laurdenean, eta hiru puntuko abantailairekin heldu da azken laurdenera (56-59). Azken hamar minutuak oso parekatuak izan dira. Etxeko taldea aurretik jarri da azken segundoetan (72-71), baina partida amaitzeko 9 segundu falta zirenean, Voigtmannek saskiratzea lortu du eta garaipena eman dio Baskoniari (72-73).


Fitxa teknikoa:

72 - Unicaja (20+23+13+16): Díaz (0), Milosavljevic (0), Nedovic (12), Shermadini (10), Brooks (11) —hasierako bostekoa—, Okouo (0), McCallum (10), Salin (3), Díez (5), Waczynski (9), Augustine (2) eta Suarez (10).

73 - Baskonia (13+22+24+14): Beaubois (15), Granger (6), Poirier (5), Garino (0), Shengelia (15) —hasierako bostekoa—, Vildoza (0), Timma (12), Voigtmann (9), Malmanis (0), Huertas (2), Janning (7) eta Diop (2).

Epaileak: Jimenez, Araña eta Serrano.

ña eta Serrano.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia