Itxi

Baskonia

Gaur, 18:00etan

Baskoniaren bolada onak Khimkiren ahalmena izango du aurrez aurre

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Panathinaikosi Euroligan eta Unicajari ACBn irabazi ostean egingo diote aurre arabarrek Europako lehiaketako seigarren jardunaldiari.

  • Ilimane Diop errebote bat hartze, Unicajako bi jokalariren aurrean. Argazkia: EFE

    Ilimane Diop errebote bat hartze, Unicajako bi jokalariren aurrean. Argazkia: EFE

Baskoniak azken jardunaldietan izan duen hobekuntzak azterketa zorrotza izango du gaur, Khimkiren ahalmenaren aurrean; izan ere, talde errusiarrak neurketa bakarra galdu du aurtengo Euroligan.

Pedro Martinezek jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan, Jordan McRae izan ezik. Estatubatuarra taldekide guztiekin batera aritu zen asteazkeneko lan-saioan, baina entrenatzaileak Gasteizen uztea erabaki du, eta hura gabe bidaiatu dute Errusiara.

Panathinaikosi Euroligan eta Unicajari ACBn irabazi ostean egingo diote aurre arabarrek Europako lehiaketako seigarren jardunaldiari.

Aurreko jardunaldian, Buesa Arenan, garaipenen bideari ekin zion Baskoniak, eta oraingoan gauza bera egiten saiatuko da etxetik kanpo. Alabaina, aurkari zaila izango dute aurrean, errusiarrek ez dutelako lehiarik galdu euren kantxan, eta, gainera, Madrilen Pablo Lasoren taldea garaitzetik dator.

Alexey Shved, James Anderson eta Thomas Robinson jokalariek osatzen duten hirukotea txapelketako arriskutsuena da, eta Giorgios Bartzokasek zuzentzen duen taldeko jokalari emankorrenak dira, puntuei bakarrik begiratuz gero.

Horrenbestez, gasteiztarrek euren defentsako lana areagotu beharko dute, Euroligan puntu gehien sartzen dituzten taldeen zerrendan hirugarren dagoen horren aurrean.

Hori horrela izanda ere, Baskoniak Khimkiren etxean jokatu dituen partiden erdiak irabazi ditu; lautik bi, hain zuzen ere.