Itxi

Baskonia

87-77

Baskoniak bigarren garaipena jarraian lortu du Joventuti irabazita

Erredakzioa

Arabako taldeak hobetezen jarraitzen du Pedro Martienezen aginduetara eta 87-77 irabazi dio talde kataluniarrari Buesa Arenan.

5:00

Baskoniak 87-77 irabazi dio Joventuti Buesa Arenan eta bigarren garaipena jarraian lortu du Endesa Ligan. Pedro Martinez entrenatzaile denetik, maila askoz hobea ematen ari da Arabako taldea eta bigarren garaipena jarraian eskuratu du ligan.

Sendo ekin dio norgehiagokari Baskoniak eta azkar hartu du abantaila. Hamabi puntuko errenta izan du Arabako taldeak, baina lehen laurdenaren azken txanpan, zazpi puntura murriztu du desabantaila Joventutek (24-17). Bigarren laurdenean ere nagusi izan da Baskonia eta 14 punturainoko aldea eskuratu du (41-27). Martinezek zuzentzen duen taldearen nagusitasuna erabatekoa izan da bigarren laurdenean eta hamaika puntuko abantaila lortu du atsedenaldira iristean (46-35).

Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, partidaren gidoia aldatu egin da. Baskoniak bere unerik txarrenak pasa ditu, eta Joventut izan da nagusi. Badalonako taldeak aldeak murriztu ditu, bi puntura geraturatu delarik (55-53). Arabako taldea, ordea, garaiz esnatu da, eta berriro 11 puntuko abantaila eskuratu du (70-59). Azken laurdenean Baskoniak ondo baliatu du hirugarren laurdenean eskuratutako abantaila eta garaipenak ez dio ihes egin (87-77).

Fitxa teknikoa:

87 - Baskonia (24+22+24+17): Granger (8), Janning (11), Timma (7), Malmanis (7) eta Poirier (10) -hasierako bostekoa-, Voigtmann (5), Beaubois (9), Shengelia (19), Diop (4), Huertas (5), Garino (2) eta Vildoza (-).

77 - Divina Seguros Joventut (17+18+24+18): Wayns (7), Richard (16), Vidal (4), Gielo (21) eta Jordan (7) -hasierako bostekoa-, Dimitrijevic (11), Birgander (3), Ventura (-), Nogues (-), Kulvietis (8) eta Lopez-Arostegui (-).

Epaileak: Daniel Hierrezuelo, Jacobo Rial eta Alfonso Olivares.