Itxi

Baskonia

Haustura masailezurrean

Patricio Garino baja izango da lau eta sei aste bitartean

Erredakzioa

Baskoniako jokalariak haustura jasan zuen masailezurrean Joventuten aurkako partidan eta ebakuntza egin beharko diote.

  • Patricio Garino. Argazkia: EiTB

    Patricio Garino, aurkezpen egunean. Argazkia: EiTB

Baskoniako jokalaria den Patricio Garino baja izango da lau eta sei aste bitartean. Garinok  masailezurra hautsi zuen, igandean Buesa Arenan jokatu zuen Divina Seguros Joventuten aurkako partidan.

Astelehen honetan, azterketa sakona egin dio aurpegi-masailetako espezialistak, eta ebakuntza egin beharko diote.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia