Itxi

Baskonia

Euroliga

Fenerbahcek, Europako txapeldunak, Baskoniaren maila neurtuko du

Agentziak | eitb.eus

Sasoiko dagoen talde gasteiztarrak Europako txapeldunarekin neurtuko ditu indarrak.

Fenerbahce Dogus egungo Euroligako txapeldunak Gasteizen jokatuko du Baskoniaren kontra ostegunean, iluntzeko 20:30ean.

Beraz, Buesa Arenan partida ikusgarria ikusiko da, sasoiko dagoen talde gasteiztarrak Europako txapeldunarekin neurtuko baititu indarrak.

Iaz 34 puntuko aldeagatik irabazi zuen Baskoniak (86-52); baina taldea asko aldatu da, Bogdan Bogdanovic eta Ekpe Udoh ez daude taldean, baina bere ordez maila eta  kalitate handiko jokalariak heldu dira, Brad Wanamaker eta Nicolo Melli esaterako.

Ilimane Diopek, Patricio Garinok eta Jordan McRaek ezin dute jokatu eta Janis Timmaren par hartzea kolokan dago. Hori bai, Pedro Martinezek heldu berria den Kevin Jones kantxan jarri dezake.

Fenerbahek Gasteizen irabazi zuen azken denboraldia 2004-05an izan zen, duela 13 urte.

 

rong>