Itxi

Baskonia

Gaur, 18:30ean

Baskoniak playoffetako postuetan egin nahi du lo Istanbulen

Agentziak | eitb.eus

Pedro Martinezen taldeak hasierako bolada txarra ahaztu du dagoeneko eta azken zazpi partidetatik bost irabazi ditu. Gasteiztarrek Anadolu Efesen kontra jokatuko dute.

Saski Baskonia Istanbulen da Sinan Erdem Dome pabiloian Anadolu Efes taldearen kontra jokatzeko arratsaldeko 18:30ean Euroligako beste jardunaldi batean.

Pedro Martinezen taldeak hasierako bolada txarra ahaztu du jada eta azken zazpi partidetatik bost irabazi ditu, beraz, gasteiztarrek garaipena nahi dute sailkapeneko beheko postuetan dagoen talde baten aurka.

Urtea amaitu baino beste hiru lehen neurketa izango ditu Baskoniak, kanpoan Milan eta Buesa Arenan maila handiko bi aurkari, Bartzelona eta CSKA Mosku.

Jordan McRae, Ilimane Diop eta Patricio Garino jokalariek ezin dute jokatu oraindik eta Rinalds Malmanis ere baja izango da jardunaldi honetan.

Aurrean Velimir Perasovic egongo da, Baskoniako entrenatzaile eta jokalari ohia. Talde turkiarrak hiru garaipen besterik ez ditu aurtengo Euroligan eta bat bakarrik etxean, beraz, aukera paregabea irabazi ahal izateko.

FITXA TEKNIKOA

ANADOLU EFES: Adams, Dragic, Simon, Dunston eta Stimac --ustezko hasierako bostekoa-- McCollum, Ledo, Brown, Baturk, Muric, Demir eta Motum.

BASKONIA: Huertas, Janning, Timma, Shengelia eta Poirier --ustezko hasierako bostekoa-- Beubois, Granger, Jones, Voigtmann, Martínez eta Gonzalez.

EPAILEA: Lottermoser (ALE), Latisevs (LET) eta Radojkovic (CRO).
PABILOIA: Sinan Erdem Done.
ORDUA: 18.30ean

RDUA: 18.30ean