Itxi

Baskonia

Euroliga. 13. JARDUNALDIA

Baskoniak bere bolada onari jarraipena eman nahi dio Milanen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pedro Martinezek ezingo du Jayson Granger antolatzailea erabili, orkatila bat minduta baitauka. Hartara, orain arte protagonismo gutxi izan duen Luca Vildozak minutu gehiago izateko aukera izango du.

  • Kevin Jones, Fenerbahceren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Kevin Jones, Fenerbahceren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Baskoniak azken partidetan azaldutako bolada onarekin jarraitu nahi du asteazken honetan Armani Milanen aurka, eta, bide batez Euroligako zortzi onenen artean izateko hautagaitza berretsi, lehiaketako hamahirugarren jardunaldian.

Gorri-urdinek bi norgehiagoka jokatu behar dituzte aste honetan lehiaketa horretan, eta lehendabizikoan Milanera joatea egokitu zaio, aspaldian gaizki dabilen talde italiarraren etxean garaipena eskuratu eta sailkapenean gora egiteko asmoz.

Aipatu bezala, Armani Milan ez dago bere unerik gozoenean lau porrot jaso baititu bata bestearen atzetik, denboraldiko boladarik okerrena. Italiarrek hiru partida besterik ez dituzte irabazi orain arte: Brose Bamberg, Valentzia Basket eta Bartzelonaren aurka, hain zuzen ere.

Simone Pianigiani entrenatzaile italiarrak bueltan dauka Andrew Goudelock, taldeko jokalari onena (13 puntu baino gehiago partida bakoitzeko), eta harekin batera eraginkor azaltzen diren beste bi jokalari Jordan Theodore (12 puntu eta 4,6 asistentzia) eta Arturas Gudaitis lituanarra (10,6 puntu) dira.

Aitzitik, ezin izango dena aritu Patric Young pibota izango da, eta, horrenbestez, Kaleb Tarczewski estatubatuarrak, Marco Cusin italiarrak lan gehiago egin beharko dute Gudaitis bakarrik ez uzteko saski azpiko zereginetan.

Hori guztia horrela izanda ere, Baskoniak lehia handia jokatuko beharko du duela lau urte irabazten ez duen kantxa batean. Hala ere, Olinpiaren aurkako balantzea aldekoa dute gasteiztarrek (5 porrot eta 7 garaipen).

Pedro Martinezek ezin izango du Jayson Granger joko-antolatzailea erabili, orkatila bat minduta baitauka. Hartara, orain arte protagonismo gutxi izan duen Luca Vildozak minutu gehiago izateko aukera izango du.

Rinalds Malmanis, Ilimane Diop, Patricio Garino eta Jordan McRae ere ezin izango ditu kantxaratu Baskoniaren entrenatzaileak.