Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak bolada txarrean murgilduta dagoen Bartzelona hartuko du

Erredakzioa

Arabako taldeak ostiral honetan jokatuko du Barçaren aurka, 20:30ean, Buesa Arenan.

  • Baskonia-Bartzelona Lassa. Argazkia: EFE

    Baskonia-Bartzelona Lassa partidako irudia. Argazkia: EFE

Baskoniak Euroligako 14. jardunaldiko partida jokatuko du ostiral honetan, 20:30ean, Bartzelonaren aurka, Buesa Arenan. Arabako taldeak porrota jaso zuen Armani Milanen aurka asteazkenean, eta Bartzelonak ere galdu zuen, Unicajaren aurka.

Baskoniako entrenatzaile ohia den 'Sito' Alonsok zuzentzen duen taldea bolada oso txarrean dago, jokatu dituen azken sei partidak galdu baititu: lau porrot jaso ditu jarraian Euroligan, eta bi jarraian galdu ditu Endesa Ligan. Thomas Heurtel, Kevin Seraphin eta Pau Ribas Baskoniako jokalari ohiak Buesa Arenara itzuliko dira.

Arabako taldean, zalantzan dago Jayson Granger. Gainera, bajan daude Patricio Garino, Jordan McRae, Ilimane Diop eta Rinalds Malmanis. Euroligan, 14 aldiz aritu dira elkarren aurka Baskonia eta Bartzelona, eta Arabako taldeak 8 garaipen lortu ditu.