Itxi

Baskonia

78-74

Baskoniak Valentziari irabazi eta Kopara sailkatzeko aurrerapausoa eman du

Erredakzioa

Arabako taldeak 78-74 irabazi du Buesa Arenan eta Kanaria Handian egingo den Kopan egoteko garaipen garrantzitsua lortu du.

5:14

Baskoniak 78-74 irabazi dio Valentziari Buesa Arenan eta Errege Kopan egoteko aurrerapausoa eman du Arabako taldeak. Gainera, azken asteetako bolada txarrari amaiera ematea lortu du Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak.

Hobeto ekin dio Baskoniak neurketari eta bost puntuko abantaila eskuratu du (15-10). Hala ere, Valentziak 0-6ko partziala eskuratu eta neurketa parekatu du. Baskoniaren momentu txarrenetan Kevin Jones agertu da aurkariaren bolada mozteko eta Marcelinho Huertasen azken jokaldiek abanatila eman diote berriro etxeko taldeari (26-20).

Bigarren laudenean bi taldeek bola onak eta txarrak nahastu dituzte. Atsedenaldirako lau minuturen faltan aurrea hartu du Valentziak (32-33). Talde bisitariak ondo baliatu ditu atsedenaldira iritsi aurreko minutuak eta hiru puntuko abantaila eskuratu du (36-39).

Neurketak parekatuta jarraitu atsedenalditik bueltan ere. Janning eta Beaubois fin ibili dira hiruko jaurtiketetan eta horren ondorioz ez diote utzi Valentziari markagailuan alde egiten (51-51). Baskonia gero eta hobeto ibili da, baina talde bisitariak ondo eutsi dio etxeko taldearen momentu onari eta aurretik iritsi da azken laurdenera (56-57).

Azken lardenean Grangerrek bikain zuzendu du Baskoniaren jokoa eta abantaila txikia hartu du Arabako taldeak (69-64). Ondoren, Poirierrek indartu egin du Baskoniaren jokoa eta nagusi izan da etxeko taldea. Amaierarako 9 segundoren faltan 78-72 agintzen izan du Baskoniak, baina Beauboisek falta egin dio Doornekampi hirukoa jaurtitzera joan denean eta teknika ere adierazi diote. Lau jaurtiketa eta jabetza izan ditu Valentziak, baina bi jaurtiketa libre bakarrik sartu ditu, eta azken jaurtiketa ere ez dute saskiratu. Ondorioz, garaipenak ez dio ihes egin Baskoniari (78-74).

Fitxa teknikoa:

78 - Baskonia (26+10+20+22): Granger (20), Beaubois (11), Timma (2), Shengelia (9), Poirier (12) -hasierako bostekoa-, Janning (10), Huertas (3), Garino (4), Voigtmann (4) eta Kevin Jones (3).

74 - Valentzia Basket Club (20+19+18+17): Van Rossom (15), Rafa Martinez (13), Doornekamp (4), Thomas (15) eta Dubljevic (5) -hasierako bostekoa-, Abalde (5), Pleiss (12), Erick Green (4) eta Rudez (3).

Epaileak: Antonio Conde, Jordi Aliaga eta Pedro Munar.

ta Pedro Munar.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia