Itxi

Baskonia

Errege Kopako zozketa

Baskonia - Bartzelona, final-laurdenetan

Erredakzioa

Kopako zozketa: Real Madril - Unicaja, Valentzia Basket - Kanaria Handia Herbalife eta Montakit Fuenlabrada - Iberostar Tenerife.

  • Baskonia. Argazkia: FORTA

    Baskoniako jokalariak Koparako txartela lortu ostean. Argazkia: FORTA

Baskoniak Bartzelonaren kontra jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetan. Kanaria Handian otsailaren 15etik 18ra bitartean jokatuko da txapelketa, eta garaipena lortuz gero finalerdietan Herbalife Kanaria Handia - Montakit Fuenlabrada neurketaren irabazlearen kontra neurtuko ditu indarrak.

Final-laurdenetako beste bi kanporaketak Real Madril - Unicaja eta Valentzia Basket - Iberostar Tenerife dira.

Final-laurdenak

Otsailak 15, osteguna:

A) Valentzia Basket - Iberostar Tenerife (19:00)

B) Real Madril- Unicaja (21:30)

Otsailak 16, ostirala:

C) Herbalife Kanaria Handia - Montakit Fuenlabrada (19:00)

D) Bartzelona Lassa - Baskonia (21:30)

Finalerdiak

Otsailak 17, larunbata:

E) A kanporaketako irabazlea - B kanporaketako irabazlea (19:00)

F) C kanporaketako irabazlea - D kanporaketako irabazlea (21:30)

Finala

Otsailak 18, igandea:

E kanporaketako irabazlea - F kanporaketako irabazlea (18:30)

*Partidetako ordutegiek penintsulako ordu-eremuari egiten diote erreferentzia.

ntzia.