Itxi

Baskonia

Gaur, 20:30ean

Baskoniak bere mamu beltza hartuko du Buesa Arenan

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek hiru aldiz hartu dute Izar Gorria Gasteizen, eta galtzaile atera dira hiruretan.

  • Shengelia, Izar Gorriaren aurka jokatutako partida batean. Argazkia: Efe.

    Shengelia, Izar Gorriaren aurka jokatutako partida batean. Argazkia: Efe.

Baskoniak Izar Gorria hartuko du gaur Buesa Arenan. Belgradeko taldea gasteiztarren mamu beltza da, Serbiako taldea ez baitute inoiz Gasteizen mendean hartu.

Pedro Martinezen taldeak hiru aldiz jokatu du Izar Gorriaren aurka Buesa Arenan, eta galtzaile atera da hiruretan.

Azken partida iazko denboraldiko 19. jardunaldian jokatu zuten. Orduan 69 eta 87 gailendu ziren serbiarrak, Baskoniak lehen zati negargarria egin ostean.

Beste bi porrotak 2013-14 denboraldian (63-73) eta 2015-16an (66-86) izan ziren.

Orotara, bi taldeek zazpi aldiz neurtu dituzte indarrak, eta arabarrek bi garaipen lortu dituzte, biak Gasteiztik kanpo.

Azken garaipena (81-85) denboraldi honetan bertan lortu du Baskoniak, Johannes Voigtmannen eta Tornike Shengeliaren partida bikainari esker.

esker.