Itxi

Baskonia

96-72

Baskoniak Bartzelona jipoitu du Buesa Arenan

Erredakzioa

Arabako taldeak 96-72 irabazi dio Barçari bere zaleen aurrean, eta abisua eman dio Kopari begira.

5:36

Baskoniak 96-72 jipoitu du Bartzelona Lassa Buesa Arenan, Endesa Ligako 19. jardunaldiko partidan. Erakustaldia eman du Arabako taldeak, eta abisua eman dio Errege Kopari begira.

Hasiera bikaina eman dio partidari Baskoniak. Beauboisek egun bikaina izan du, eta azkar hasi da etxeko taldea markagailuan zuloa egiten. Minutuak igaro ahala, zulo hori gero eta handiagoa izan da, eta 24-2 irabazten joan ostean, lehen hamar minutuak arabarren aldeko 31-7ko emaitzarekin bukatu dira. Bigarren laurdenean, ez da partidaren gidoia aldatu; Baskoniak jaun eta jabe izaten jarraitu du, eta aldeak handitu ditu. Atsedenaldira iristean, 28 puntuko abantaila eskuratu du Baskoniak (58-30).

Atsedenaldiaren ostean, Bartzelonak zerbait hobetu du bere jokoa, eta desabantaila 23 puntura murriztu du (63-40). Baskoniak une txarra pasatu du, eta 20 puntutik behera jaitsi du desabantaila (71-52) aurkariak. Hala ere, Baskoniak une kaskar hori gainditu, eta 23 puntuko errentarekin amaitu du hirugarren laurdena (75-52). Erabakita iritsi da partida azken hamar minutuetara. Baskoniako jokalariek gozatzeko baliatu dituzte amaierako minutuak, eta zaleek ere gogotik gozatu dute. Partidaren amaieran, garaipen handia Gasteizko taldearentzat (96-72).

Fitxa teknikoa:

Baskonia (31+27+17+21=96): Granger (10), Beaubois (24), Timma (3), Malmanis (5) eta Poirier (4) —hasierako bostekoa—, Shengelia (18), Voigtmann (8), Janning (12), Huertas (2) eta Garino (10).

Bartzelona Lassa (7+23+22+20=72): Heurtel (6), Navarro (11), Hanga (8), Moerman (-) eta Tomic (8) —hasierako bostekoa—, Oriola (18), Jackson (3), Pressey (5), Claver (5) Vezenkov (2) eta Kurucs (6).

Epaileak: Benjamin Jimenez, Vicente Bulto eta Jorge Martinez.

Jorge Martinez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia