Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskonia-Khimki, playoffetarako beste borroka bat

Agentziak | Erredakzioa

Zazpi jardunaldiren faltan gasteiztarrek garaipena behar dute Euroligan. Partida gaur jokatuko da gaueko 21:00eta Buesa Arenan.

Baskoniak eta Khimkik indarrak neurtuko dituzte gaur Buesa Arenan gaueko 21:00etan Euroligako 24. jardunaldian.

Talde errusiarrak nahiko bideratua du playoffetarako sailkapena lortzea, ez ordea Baskoniak. Gasteiztarrek hainbat garaipen behar dituzte geratzen diren azken zazpi partidetan.

Baskoniak 10 garaipen eta 13 porrot ditu, eta zortzigarren postuan dagoen Maccabik 12 garaipen eta 11 porrot (oraindik Gasteiz bisitatu behar du Israeleko taldeak). Khimkik 14 partida irabazi ditu orain arte eta 9 galdu.

FITXA TEKNIKOA

BASKONIA: Granger, Beaubois, Timma, Shengelia eta Poirier --ustezko hasierako bostekoa--; Voigtmann, Janning, Huertas, Malmanis, Vildoza, Diop eta Garino.

KHIMKI: Markovic, Anderson, Shved, Gill eta Thomas --ustezko hasierako bostekoa--; Robinson, Honeycutt, Monia, Todorovic, Jenkins, Vialtsev eta Pateev.

EPAILEAK: Belosevic (SRB), Mogulkoc (TUR) eta Zamojski (POL).

PABILOIA: Fernando Buesa Arena.

ORDUA: 21.00/Movistar Deportes 1.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea