Itxi

Baskonia

Ostegunean, 20:45ean

Baskoniak play-offetarako aukerekin jarraitu nahi du Zalgirisen aurrean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Itxura guztien arabera erabakigarria izango den Makabiren aurkako neurketa baino lehen (azken-aurreko jardunaldia), arabarrek Zalgiris (15-10) garaitu nahi dute etxean.

  • Tornike Shengelia, lehenengo itzuliko partida. Argazkia: EFE

    Tornike Shengelia, lehenengo itzuliko partida. Argazkia: EFE

Euroligako fase erregularrean jokatzeke dituen norgehiagoken arteko zailena izan daitekeena jokatuko du Baskoniak du ostegun honetan Zalgiris Kaunas taldearen kontra. Lituaniarrak play-offetarako sailkapena berresteko zorian daude, eta gauza bera egin nahi dute arabarrek falta zaizkien bost partidetan zehar.

Pedro Martinezek entrenatzen duen taldea bederatzigarren postuan dago gaur gaurkoz 12 garaipen eta 13 porrotekin. Aurretik ditu jardunaldi honetan elkarren aurka arituko diren Makabi Tel Aviv (13-12) eta Khimki (14-11).

Nahiz eta hurrengo faserako txartela ematen duten zortzi postuetatik kanpo dagoen, egutegia alde dauka, jokatu behar dituen bost lehietatik lau Buesa Arenan izango baitira, eta bere hurrengo hiru aurkari aukerarik gabe daude dagoeneko: Brose Bamberg, Bartzelona eta Anadolu Efes.

Itxura guztien arabera erabakigarria izango den Makabiren aurkako neurketa baino lehen (azken-aurreko jardunaldia), arabarrek Zalgiris (15-10) garaitu nahi dute etxean.

Hala ere, erizaindegitik heldutako albisteak ez dira onak, segurua baita Juventuten aurkako partidan ezkerreko eskumuturra bihurritu zuen Marcelinho Huertasen baja. Parti hartan ez ziren aritu ezta Tornike Shengelia eta Jayson Granger ere. Lehena, ezkerreko izterrean izandako kolpe bategatik; bigarrena, burtsitis bategatik.

Gasteiztarren entrenatzaileak, ordea, pibot georgiarra eta joko-antolatzaile uruguaitarra bere aginduetara egon ahal izatea espero du, baina, ohartarazi duenez, jokatzekotan ez dira egongo euren sasoirik onenean.

Bere aldetik, Zalgiris bere jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan, Paulius Jankunas eta Kevin Pangos buru direla. Lehen itzuliko partidan galdu egin zuten gasteiztarren aurka (77-97).