Itxi

Baskonia

Euroligako play-offak

Grangerrek ez ditu jokatuko Fenerbahçeren aurkako lehen bi partidak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jokalari urugaitarrak duela hamar egun hartu zuen min entrenatzen ari zela, eta, ondorioz, Endesa Ligako hiru partidatan ezin jokatuta ibili da

  • Jayson Granger. Argazkia: EFE

    Jayson Granger. Argazkia: EFE

Jayson Granger Kirolbet Baskoniako joko-antolatzaileak ezin izango du jardun bere taldeak Fenerbahçe talde turkiarraren aurka lehiatu behar dituen Euroligako play-offetako lehen bi norgehiagokak, orkatilan duen lesioa dela-eta.

Lehenengo bi neurketa horiek asteazkenean eta ostiralean izango dira, Istanbuleko Ulker Sports and Event Hall kantxan.

Jokalari urugaitarrak duela hamar egun hartu zuen min entrenatzen ari zela, eta, ondorioz, Endesa Ligako hiru partidatan ezin jokatuta ibili da: Morabanc Andorra, Valentzia Basket eta Iberostar Tenerife taldeen aurka, hain zuzen ere.

Beste ezustekorik gertatu ezean, Grangerren baja izango da Pedro Martinezek izango duen hutsune bakarra hasierako bi lehia horietarako.